
Lehenengo aldiz, Memoriaren Egunaizendatu da Euskadin azaroaren 10a, Euskal Erakundeen arteko akordiobat dela eta. Hori horrela, Zumarragako Udalak ere bat egin du egunhonekin. Eguerdiko 12:00etan ekin zaio adierazpen instituzionalairakurtzeari. Zumarragako osoko bilkuren gela alderdi sozialistakozinegotzi guztiak, EAJko Juanjo Sagarnak eta PPko Valeriano Martinezzinegotziek egin dute bat ekimenarekin.
Zazpi puntu nagusitan oinarritutakoadierazpena izan da, laburbilduz ondokoa aldarrikatzen duena:
1.- Euskal herritarrek elkarrekin bakean eta askatasunean bizitzeko duten eskubidea.
2.- Euskal gizartea eta instituzioak, terrorismoaren biktimen memoria gordetzeko egin ari diren ahalegina aitortzea eta hau bakezko etorkizun baten erreferente izatea.
3.- Memoria ez dadila indarkeria terrorista sufritu duten horiena bakarrik izan, funtsezko argudio ere bilakatu dadila herritarren arteko harmoniazko garai berri bat eraikitzeko.
4.- Memoriak, ahazte behartu eta interesatuen tentazioari aurre egiten laguntzen die herritarrei.
5.- Terrorismoaren biktima guztiak izango dira gogoan: ETA, GAL eta eskuin muturreko beste batzuen eskuetan bizia galdu duten horiek.
6.- Memoria zaintzea da, gure artean ez dauden eta terrorismoaren biktima izan diren guztien sufrimendua arintzeko egin daitekeen onena.
7.- Gaur azaroaren 10a, guztiona den data da, bortxakeriaren biktimak ez daitezen baita, ahaztearen biktima izan.
Adierazpen instituzionalaren ostean,lore eskaintza egin da udaletxearen atzean dagoen oroimenarenmonolitoan. Isidro Etxaniz eta Iñaki Mendiluze ”Txugi”rensenitartekoak hartu dute parte ekimenean. Ondoren, udaletxekoarkupetan egin den elkarretaratze isilak eman dio amaiera gaurgoizeko ekimenari.