
Eusko Jaurlaritzako Ingurumendepartamentuak Euskadiko airearen kalitatearen gainean egindakoazterketa batek dioenez, Zumarragan arnasten dugun airearen kalitatea”kritikoa” da. Atzo eman zituzten argitara azterketaren emaitzaketa Zumarragarekin batera, Larraskitu eta Mazarredo dira, Euskadimailan, airearen kalitate okerrena duten inguruak.
Hala, esan daiteke Euskadin arnastenden aireak, legeak ezarritako kalitate baldintzak betetzen dituelaZumarragan, Larraskitun eta Mazarredon izan ezik. 2009an zehar eramandu aurrera aipatutako azterketa Euskadiko Kontrol eta Zaintza Sareak.Honen arabera, aipatutako hiru zonaldeetan, legeak onartutakoa bainoelementu kutsakor gehiago atzeman ziren iaz.
Azterketa honen arabera, Zumarragakoairearen kalitate txarra, daukan trafiko zamak eta industriakeragindakoa da.
Airearen kalitateak hobera orokorrean
Euskadiko Kontrol eta Zaintza Sareak 70puntu finkotan eta bost unitate mugikorretan aztertu du Euskasikoairearen kalitatea 2009an zehar. Emaitzek diotenez, nitrogenodioxidoaren eta karbono monoxidoaren mailak ezarritako mugen arteanmantendu dira. Airean dauden partikula kutsatzaileak neurtzerakoorduan atzeman dira batez ere irregulartasunak.