
Datorren igandean DiabetesarenNazioarteko Eguna ospatuko da eta Urola Garaiko diabetikoenelkarteak, Urgadielek bat egingo du egun horrekin. Ospakizunetarakobaino, gaixotasun honen gaineko informazioa helarazteko probestukodute eguna Urgadielekoek. Hala, pasa den urteetan bezala gluzemianeurketak egingo dituzte nahi duten herritar guztien artean. Neurketahauek egitearen helburu nagusia, arazoa kalera atera, herritarraksentsibilizatu eta gaixotasunaren inguruko informazioa hedatzea dira.
Zazpi mahai
Gluzemia neurketak egiteko zazpi mahaijarriko dituzte Urgadieleko kideek Zumarragan eta Urretxun.Zumarragan Iparragirre etorbidean, Izazpi auzoan eta Agi?aga auzoanizango dira. Zumarraga eta Urretxun Kalebarren-Areizaga plazan etaUrretxun Labeaga kaleko punta banatan eta Legazpin parrokikoarkupeetan. Gluzemia neurketa egiteko behatz batean ziztada batnahikoa da eta emaitza 3 edo 5 segundoren buruan jakiten da. Glukosamaila egokia 70 eta 110 artekoa da. Iaz bostehun neurketa inguru eginzituzten eta aurten kopurua mantendu edo igotzea da helburua.
Hitzaldia
Ekimen gehiago ere izango daDiabetesaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Oraindik datazehaztu gabe badago ere, azaroaren amaierarako elikaduraren gainekohitzaldi bat antolatu du Urgadielek urteko ekintzei amaiera emateko.Hitzaldia Nerea Egaña endokrinoak emango du eta Zelai Ariztinizango da.
Argazkia: iaz gluzemia neurketakegiten.