
Urretxun Gernikako Arbola plazan egingodituzte gaurko eguneko ospakizun gehientsuenak ohi bezala.Arratsaldeko bostetatik aurrera, gaueko bederatziak bitarte Martintxotxerria izango da plazan erakusgai. Aurten ere, azken urteetanhartutako ohiturari jarraituz, txerria bera zozketatu beharrean biurdaiazpiko zozketatuko dituzte, 21:00ean egingo den zozketan bertan.Horretarako txartelak salgai izango dira arratsalde osoan zeharGernikako Arbola plazan bertan.
Aurten, txarteletatik jasotzen dendirua Nikaraguako Nagarote eskualdera bidaliko dute, bertako haurraketa beroien amak laguntzeko helburuarekin. Gainera, haur jolasak etaodolki pintxo dastatzea ere, doan, egingo dituzte plazan.Haurrentzako jolasak eta txokolate jana arratsaldeko 17:00etatikaurrera izango da. Odolki dastatzea berriz, 18:45etik 21:00etara.Tartean Iparragirre Balerdi musika tailerreko txistularien kalejiraere izango da.
Agiñagan ere bai
Eta noski, Zumarragako Agiñagaauzoan ere ospatuko dute San Martin eguna. Goizeko 10:45ean ohikomezarekin eta prozesioarekin hasiko dute eguna. Eguerdian, 13:00etansalda eta buzkantza jana izango da Oleta elkartean, 14:00etan auzokojubilatuentzat bazkaria eta arratsaldean jateko gogoz geratudenarentzat 20:00etatik aurrera ardiki eta buzkantza dastatzea.
Asteburuan jarraituko du jaiak Aginan.Larunbatean haurrentzako jolasak izango dira 17:00etan eta herriafaria ondoren nahi duenarentzat. Igandean berriz goiz osoko egitarauantolatu dute. Zumarragako Gurrutxaga baserriko Xabier Zaldua etaAizpurutxoko Mikel Larrañaga Jabier Aranberri (Elorriaga) etaJose Ugartebururen kontra arituko dira aizkoran 12:00etatik aurrera.Bertsotan emango zaio jarraipena jaiari Zumarraga-Urretxuko BertsoEskolako bertsolarien eskutik 13:00etan eta 14:30ean bazkaria izangoda nahi duenarentzat Oleta elkartean bertsolariek eta Olartetrikitilariek lagunduta.