''Zumarragako airea ez da norbaitek sinestarazi nahi duen bezain txarra'' dio Mikel Serrano alkateak

Mikel Serranok adierazi duenez «iazkodatuak dira, aurten ez dugu hilabete batean ere muga gainditu.Zumarragako airea ez da norbaitek sinestarazi nahi duen bezaintxarra». Alkatearen arabera iazko datuetan eragina izan dutenfaktoreak ondokoak dira: «GI-632 tunelaren lanek eta bailarakojarduera industriala, gainera N-1 errepidearen ondorio ere badiradatu horiek».
Datu txarren aurrean «EuskoJaurlaritza Arcelor-Mittal enpresako arduradunekin elkartu da etazuzenketa-neurriak betearazi dizkio. Jaurlaritzatik esan diguteenpresa honek emisioak kontrolatzeko neurriak hartzen ari dituela,iragazkiak jartzen etabar». Arcelor-Mittal Zumarragakokutsaduraren arduraduna den galdetuta, alkateak esan du «bailaraosoko jarduerak eragiten digu».
Udalaren eta Jaurlaritzaren lankidetza
«Eusko Jaurlaritzarekin adostutagenuen aldibereko erreakziorako protokolo bat» jakinarazi dualkateak «sarearen bidez aldibereko datuak izan ditugu.Bestalde, Arcelorrek Jaurlaritzako inspektoreen bisita hartzen ari daaldiro eta egoerari jarraipena ematen ari diote. Lantegi honekinbertsioak egiten ari ditu egoera hobetzeko eta aurtengo datuakhorren froga dira».
Kutsadurak osasunean izan ditzakeenondorioei dagokienez Serranok dio «haurdun dauden emakumeeneboluzioa aztertzen ari dira Zumarragako Ospitalean Inma proiektuarenbarruan eta kutsadurak eraginik ez duela diote. Haurdun daudenemakumeentzat eraginik ez badu, besteontzat ere ez du izango, ala?».
Kontrapuntua
Ezker abertzaletik Xabier Barriolakurteak daramatza Zumarragako airearen kalitatearen datuak aztertzen.«Inork ez zion zuzenketa-faktoreari garrantzirik ematen. Izazpiauzoko neurgailua ez zebilela ondo esan genuen Udalean etaJaurlaritzan eta kasu handirik ez ziguten egin. Bien bitartean 0,68kozuzenketa-faktorea erabili izan dute Zumarragako neurgailuarekin».Datuak zenbakietan ematen dituzte eta zuzenketa-faktoreagatikbiderkatu behar dira. «Aurretik erdira ia jaisten zituenfaktore horrek Zumarragako datuak». Zuzenketa-faktoreaneurgailuaren akatsak zuzentzeko modua da “lehen erabiltzen zutena0,68koa bazen neurgailuak behar bezala ez zuela funtzionatzenondorioztatu zitekeen”.
Barriolaren arabera «kaleratudituzten datuak iazkoak dira. Zuzenketa-faktore berria aplikatzekozain geunden, Zumarragako datuak bakarrik falta zirelako».Aurreko martxoan Izazpi auzoko neurgailua aldatu zuten «besteaez zebilela ondo onartu ez bazuten ere. Orain datuak errealagoakdirela uste dugu, erabili duten zuzenketa-faktorea 0,93koa delako».
Nolanahi ere, kopuruetatik haratago«kutsadura horren ezaugarriak zeintzuk diren jakin beharkogenuke. Hemen datuak ezagutarazten dituzte baina kutsadura horrenezaugarriak ez dituzte ematen. Litekeena da zenbaki hobeak dituenudalerri batetako kutsadura osasunarentzat kaltegarriagoa izatea, etaalderantziz. Ezinbestekotzat dugu partikulak zeintzuk diren zehaztea,tartean osasun kontuak baitaude».
Barriolak dioenez Ekintza Plana martxanjarri beharko luke Eusko Jaurlaritzak Zumarragan iaz 35 aldiz bainogehiagotan muga gainditu zelako. «Plan horren berri ez dugu.Protokoloak horrelakoetan plan hori martxan jarri behar dela dio etaez dute egiten, edo guk ez dakigu behintzat egin duten edo noladagoen kontua» gehitu du Xabier Barriolak.