
Urretxun Gernikako Arbola plazan eginzituzten San Martin eguneko ospakizun garrantzitsuenak, ohituradenez. Martintxo txerria izan zen beste behin arratsaldekoprotagonista, eta haur nahiz heldu askoren begiraden jomuga izan zengaueko 21:00ak bitarte. Garai batean, herritarren artean txerria berazozketatzen bazen ere, badira urte batzuk horren ordez, biurdaiazpiko banatzen direla. Horretarako txartelak izan ziren salgaiarratsalde guztian zehar eta luze gabe emango dituzte jakitearirabazleen izenak. Iaz bezala, aurten ere txartel hauetatik jasotakodirua Nikaraguako Nagarote eskualdera bidaliko dute.
Haurrentzako jolasak, odolki dastatzeaketa jai giroa izan ziren gainerakoan nagusi Gernikako Arbola plazan.Gogoan hartu, garai batean San Martinen omenez ospatzen zirela jaiakUrretxun, 1674 urtean, Nekolalde kardenalak,Santa Anastasiaren gorpuzkinak, Jativatik Urretxura ekarri zituenarte. Ordutik martiaren omenez egiten dira festak Urretxun. Hala ere,San Martin egunean oraindik, odolkia jateko ohiturari eutsi zaio etaegunean bertan herri afari dezente egiten dira.
Agiñagan jaiak
Zumarragako Agiñaga auzoanberriz santuaren omenezko jaiak hasi zituzten atzokoan. Gaurkoatsedenaldiaren ondotik, asteburuan izango dute jarraipenaospakizunek. Larunbatean haurrentzako jolasak izango dira 17:00etaneta herri afaria ondoren nahi duenarentzat.
Igandean berriz goiz osoko egitarauantolatu dute. Zumarragako Gurrutxaga baserriko Xabier Zaldua etaAizpurutxoko Mikel Larrañaga Jabier Aranberri (Elorriaga) etaJose Ugartebururen kontra arituko dira aizkoran 12:00etatik aurrera.Bertsotan emango zaio jarraipena jaiari Zumarraga-Urretxuko BertsoEskolako bertsolarien eskutik 13:00etan eta 14:30ean bazkaria izangoda nahi duenarentzat Oleta elkartean bertsolariek eta Olartetrikitilariek lagunduta.
- Ikusi bideoa jarraian: