
Zumarragako Misioen Lagunen Taldeakelkartasun denda zabalduko du gaur, Bidezar kaleko bosgarrenzenbakian, azken urteetako lokal berean. Arratsaldeko 17:00etanizango da irekiera ekitaldia. Gaurtik abenduaren 23ra izango dairekita 17:00etik 20:00ra arteko ordutegian astelehenetik ostiraleraeta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan.
Salgaietan ez da aldaketa handirikizango. Afrikako eta Latinoamerikako artisautzak,eta Asiakoak.Jatekoak ere izango dira. Intermon Oxfam eta beste erakunde batzuenbidez ekarritako produktuak hain zuzen.
Talde horrek Herriak Elkarlaneangobernuz kanpoko erakundearekin batera egiten du lan. Elkartasundendarekin ateratzen duten dirua Haitira bidaliko dute. Une honetanHaitiko Jacmel eskualdean Herriak Elkarlanean erakundekoak,mertzedariar lekaimeekin elkarlanean, eskola bat eraikitzen ari diraLehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako haurrentzat.
Argazkia: Misioen Lagunen Taldekokideak iaz, denda antolatzen