
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Jacques Audiard.
- Gidoilariak: Jacques Audiard etas Thomas Bidegain, Abdel Raouf Dafri eta Nicolas Peufailliten argumentu batean oinarrituta.
- Antzezleak: Tahar Rahim, Niels Arestrup, Adel Bencherif, Reda Kateb, Hichem Yacoubi.
- Herrialdea: Frantzia.
- Urtea: 2009.
- Iraupena: 154 min.
Filmari buruz
Magrebiar jatorriko Malik El Djebena,gaizkile txiki bat da. 19 urte dauzka eta 6 urtetako zigorra ezarriberri diote “Central” izeneko Parisko espetxe batetan.Analfabetoa, ez familia ez lagun, inolako babesik ez dauka. Bakartiaeta isila da eta bere itxura hauskor engainagarriaren ondoriozkartzelako indarkeria giroan denbora motzez iraungo duela dirudi…
”Un prophéte” JacquesAudiard-en bosgarren luzemetraia da. 2005ean ”De latir, mi corazónse ha parado”-rekin zortzi Cesar sari irabazi ondoren, aurten berrizere sari sorta galanta jaso du (bederatzi guztira eta filma, gidoi,aktore nagusi eta sekundario hoberenak beraien artean). Oraingohonetan frantziar egileak mafia giroak deskribatzen ditu, arabiar etakorsikar talde itxiena batik bat. Beraien errituak, ohore kodeak,preso berri eta zaharren arteko gatazkak, ustelkeria eta behinbetirako morrontza azaltzen ditu. Baina guzti honen gainetik, filmahonen muina gazte baten istorioa da, bere igoera harrigarri etasinesgaitzarena hain zuzen ere. Aztoratzailea, anitza, konplexua etatentsioz betea Audiard-en filmearen helburua Frantziako espetxeenazterketa soziologiko sakon bat egitea ez bada ere, hauen funtzioaerabat kolokan uzten du, zalantzarik gabe.
Jakin beharrekoak
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi Butak 21en egitaraua osorikotamotz.eus-en.