
Urola Garaia bailarako Mankomunitateak,Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo eta Legazpiko Zingi Zangoelkarteekin batera, antolatutako kanpaina da astelehenean abiatukodena. Kanpainaren aurkezpena ordea, gaur goizean egin dute ZelaiArizti kultur etxean, Zumarragan. “Lau urte dira jada Emunekinlanean ari garela euskararen normalizazioa lortu bidean. Merkatarieieta dendariei zerbitzu ezberdinak eskaini dizkiegu: itzulpenzerbitzua, ikastaroak, mintza-taldeak… Gure aldetik, goraipatubaino ezin dugu merkatarien eta dendarien jarrera” esan du MikelSerrano Mankomunitateko lehendakariak.
“Mankomunitate mailan Ekintza Planaegin dugu euskararen erabileran eragiteko baliabideak sortuz.Industriaren sektorean eta merkataritzan eragin, eta herritarrenparte-hartzea ere bilatzen dugu egitasmoak burutzerakoan” jarraitudu. Gaur aurkeztu duten kanpaina, helburu honen adibidea da.
Kanpainaren nondik norakoak
Astelehenean hasi eta hilak 28ra arteiraungo du. Urretxuko eta Zumarragako okindegietan eta Legazpikoliburu-dendatan kutxak jarriko dituzte. Aurtengo leloa ondokoa da:euskarak hitz egingo balu, nori esango lioke eskerrik asko?Herritarrek euren bozka sartu ahal izango dute kutxa hauetan,euskarazko zerbitzu onena eman dien dendari edo merkataria sarituz.“Webguneetan ere bozkatu ahal izango dute, Zingi Zango etaOtamotzeko webguneetan hain zuzen” azaldu du Mikel AltzelaiMankomunitateko exekutibako kide eta Legazpiko euskarabatzordeburuak. “Bide batez, euskara elkarteetan musutruk laneanari direnei eskerrak eman nahi dizkiegu”.
Iaz dendariekin egin zuten kanpaina,aurten zabaldu egin dute merkataritzaren eremu gehiagotara.Herritarrak bozkatzeko txartelak etxean jasotzen ari dira jada.Beraz, bozkatzeko bi modu daude, kutxatan bozka sartu edo internetbidez bozkatu. Herri bakoitzean hiru sari emango dituzte ehuneurokoak. Dirutan eman baino, erosketak egiteko txartelak izangodira.
Abenduaren 3an kanpainan parte hartuduten guztien artean zozketa egingo da sariak emateko, LegazpikoBikuña jauregian. “Iaz oso esperientzia polita izan zen,parte-hartzea handia izan zen. Zazpiehun lagunek eman zuten bozka etadendarien %95ak baiezkoa eman ziguten eta parte hartu zuten” dioAitor Lizarazu Zumarragako euskara teknikariak.
Bideoa astelehenean, otamotz.eus-en
Kanpaina jazteko, Mankomunitateakeskatuta, Amaraun taldeak ikus-entzunezkoa egin du. Dagoeneko UTBnatalka ematen ari dira, baina astelehenetik aurrera osorik ikustekoaukera izango da web gune honetan zein, Zingi Zangokoan edo GoierrikoHitzakoan.