
Pasa den larunbatean, inauguratutagelditu zen Hamaikabat alderdiak, hemendik aurrera Urretxun izangoduen egoitza. Labeaga kalean dago aipatutako egoitza berria, etaeskualdeko herriei emango die zerbitzua. Jon Zufiaurre, Ezkio-Itsaso,Urretxu eta Zumarragako Hamaikabateko arduradunak aurkezpenean esanzuenez ”adostasun eta akordioen lorpenerako foro bat” izango daegoitza berria. Zufiaurrek berak gaineratu zuenez, ”eskualdeageldirik dago 2007az geroztik” eta ”aldaketak behar ditu”.Horregatik, datozen udal hauteskundeei begira, ”abertzaletasuninstituzionalean dabiltzan alderdiek herriari, eskaintza bateratubat” aurkeztu behar diotela iritzi zion.
Martin Beramendi, GipuzkoakoHamaikabateko presidenteak ere hartu zuen hitza inaugurazioekitaldian. Bertan, alderdiko gizon eta emakumeak egiten ari direnlan eskerga goraipatu zuen. Bestalde, alderdiko presidentea, IñakiGaldos ere izan zen Urretxun larunbatean. Egun Euskal Herriak biziduen testuinguru politikoari buruz, ”bi polo indartsuren aurreanaurkitzen garela” azpimarratu zuen, PSEk eta PPk osatutakoa batetik,eta ezkerreko alderdi abertzaleek osatutakoa bestetik. Horregatik,Galdosen hitzetan ”inoiz baino garrantzitsuagoa da abertzaletasuninstituzionalean dabiltzan alderdiek indarrak batzea eta erdiko bidebati ekitea”. Bide batez, berriki Urretxun jarri dituzten badeneninguruko kexa ere luzatu zuen Galdosek agerraldian ”ia autoapuskatu” ziotela esanez.
Aurpegi ezagunak
Inaugurazio ekitaldian Urretxuko etaZumarragako politika munduko aurpegi ezagun askok hartu zuten parte.Bertan ziren besteak beste, Jose Anjel Lizarraga Urretxuko H1!ekozinegotzia, Pello Gonzalez, Ogasun eta Finantzen foru diputatua etaUrretxuko alkatea ohia, Aldama, Aztiria, Luis Molina, Javier Otermin,Salaberria eta Tellez, Urretxuko zinegotzi ohiak, Juan RamonLarrañaga Legazpiko alkate izandakoa eta Urola Garaiko H1!ekokoordinatzailea, Josi Etxezarreta Ezkio-Itsasoko alkate ohia,Zumarragako zinegotzi izandako Joxe Mari Gabiria eta Maite Etxaniz,gizarte gaietarako foru diputatua. Era berean, Jon Zufiaurrekeskerrak eman zizkien bertaratu ziren Itziar Agirre eta JuanjoSagarna EAJko zinegotziei, Iñigo Peñagarikanohautagaiari eta EBko zinegotzi Jose Andres Martini.
- Inaugurazio ekitaldiko bideoa: