
Pasa den astean eman zuen jakiteraEusko Jaurlaritzako Ingurumen departamentuak Zumarragako aireanlegeak onartutakoa baino elementu kutsakor gehiago atzeman direla.Zumarragako alkateak, Mikel Serranok albisteari erantzun zionGoierriko Hitzan errealitatean datuak ez direla, ”sinestarazi nahidiguten bezain txarrak” esanez. Honen aurrean, Zumarragako ezkerabertzaleak gaiaren inguruko artikulu sendo bat bidali du. Jarraianduzue irakurgai bere osotasunean.
Zumarragako airearen kalitateariburuzko datu txarrak direla eta Ezker Abertzalearen azalpenak
Berriro ere, Eusko Jaurlaritzarenzaintza-sareak 2009. urteari dagozkion datu txarrak azaldu ondoren(Diario Vasco, Hitza 2010-10-10), eta honen inguruan Mikel Serranoalkateak eginiko adierazpenei (Otamotz, ETB, Hitza,2010-10-11)erantzunez, Zumarragako Ezker Abertzaleak herriari honako azalpenhauek egin nahi dizkio:
-. Argitaraturiko datuen jarraipenzehatza egiten ari gara 2007ko Ekainan zaintza-sarea martxan jarrizenetik : 2010eko Otsailean (Otamotz 2010-2-23) jakinarazi genuen2009ko datuak txarrak zirela eta berriro ere, 2007an bezalaxe,Zumarragan legeak ezarritako mugak gaindituta zeudela.
-. Zumarragako alkateak gezurra esanzuen , guri publikoki erantzunez, 2009ko datuak onak zirelaadierazterakoan eta herria izutu besterik ez genuela nahi gaineratuz.Isildu eta Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialen zain geunden, orainargitaratu (ekainetik ezagutzen baziren ere) eta gezurra ageriangeratu da. Eta, esan al daiteke EAEan airearen kutsadurari buruzkolegea hausten duten hiru herritako bat izatea berri ona dela?
-. Datu biltzailearen funtzionamenduariburuzko zalantzak agertzerakoan ere seriotasun falta nabaria genuelaesan zigun. Eta, 3 urte martxan egon ondoren konpondu, ordezkatu etabigarren neurgailua jarri denean? Guri seriotasuna falta baldinbazaigu, alkatearen ezjakintasuna agerian geratu da gai hauekezezagunak badira berarentzat.
-. Eta zer esan daiteke ingurugiroariburuzko informeak publikoak izan behar direla legeak adieraztenduenean eta Eusko Jaurlaritzak , Zumarragako PM10 partikulen osaketaezagutuz, kaltegarriak direla esan beharko lukeela gaineratuz, 3 urtepasa martxan egon ondoren partikula horien konposaketaren inolakoberririk azaldu ez denean?
-. Gezurretan ari zen orduan eta,oraindik larriago deritzogu, gezurretan segitzen du 2009ko datutxarrak ikusi ondoren legearen barruan gaudela esaten duenean, EuskoJaurlaritzaren sarearen datuen arabera muga 24 aldiz gainditu denean2010eko lehen 10 hilabetetan.
-. Eta hori gutxi balitz tontotzathartu gaitu beste guztiak trafikoa eta obrak eragile nagusiak direlaesaterakoan. Zergatik onartu zuen orduan Arcelorrek 2008an , eragilegarrantzitsuena izateagatik, Eusko Jaurlaritzak ( eta berak dio, ezguk ) ezarri zion espedientea? Zumarragak esate baterako Beasain edoArrasate baino kutsadura handiago al dauka trafiko eta obreneraginez?
-. Burla egin nahi digu alkateakenpresak neurriak hartu dituela esaten duenean? 2009ko udan jarri zenaspirazio berria ez dabil edo ez da martxan jartzen edo zer gertatzenda datuak txarrak errepikatzeko?
-.Zergatik ez dira martxan jarriikerketa bereziak Zumarragan beste herri batzuetan jarri baldinbadira? Horrelako kasuetan legeak protokoloa ezarrita dauka. Ez daba izango udal agintarien utzikeria? Ez al dira beraiek Gobernuapresionatu behar dutenak? Komunikazio zuzena izango dute baingurugiro ardura beraiena baldin bada Gobernuan……
-.Alkatearen ardura falta salatu nahidugu herritarren osasunean kutsadurak duen garrantzia aintzat hartzenez duelako. Jakin beharko luke denboran jarraian ematen denkutsadurak bidertu egiten dituela ondorioak (Zumarragan azken 3urtetan frogatuak eta aurretiko urteetan ere behar bada). Etaarduragabekeria da, baita ere, esatea haurdun dauden emakumeeiburuzko Inma ikerketak datu onak ematen dituela, eta besteak?Ikerketa honek herri erdiko eta hilabete jakin batzuetako datuakbiltzen ditu. Alkate jauna : datu horiek berdinak ote dira herriarengoiko aldean, herritarren heren bat bizi den lekuan?
-. Serrano jauna, ez esan azpi-jokoadagoela ez dagoen tokian ; ez dauka inongo funtsik “ baten batiinteresatzen zaio datuak txarrak izatea” esateak. Gogorarazi nahidizugu Eusko Jaurlaritza bera ( zure talde berekoa ) izan dela datuakazaldu dituena. Zuri dagokizu ingurugiroari dagokion legea bete dadinderrigortzea eta udal utzikeriagatik Zumarragako herritarren bizitzakalitatea okertzen joan ez dadin ahaleginak egitea. Komunikabideakerabil itzazu ez bakarrik zein ondo daramazun alkatetza esatekobaizik eta honen inguruko ezarriko dituzun neurriak aditzera emateko.
Inma Albisua, Aitor Garmendia, XabierBarriola