
Pasa den larunbatean egin zenZumarragako Zelai Arizti kultur etxean,bi herrietako udalekelkarlanean antolatzen duten argazki eta pintura lehiaketako saribanaketa. Gorka Garmendia, Urretxuko kultura zinegotziak eta RicardoLozano eta Fernando Fariñas Zumarragako zinegotziek hartuzuten parte sari banaketa ekitaldian.
Argazki lehiaketa
Guztira 254 lan aurkeztu ziren argazkilehiaketara, horietatik 210 gai librea sailean eta 44 herrikoargazkiak biltzen zituen sailean. Sariak horrela banatu ziren sailbakoitzeko:
- Gai librea zuri-beltzean:
1.- Angel Vila Serra (San Feliu de Guixols)
2.- Manuel Jose Bastida (Almassora)
3.- Javier Fernandez (Berango)
- Gai librea koloretan:
1.- Anuska Rojas (Gasteiz)
2.- Carlos Mediavilla (Zumarraga)
3.- Javier Beristain (Azkoitia)
- Herriko argazkia zuri-beltzean:
1.- Carlos Mediavilla (Zumarraga)
2.- Gonzalo Iza (Urretxu)
3.- Eguzkiñe Aldazabal (Soraluze)
- Herriko argazkiak koloretan:
1.- Gonzalo Iza (Urretxu)
2.- Javier Alonso (Zumarraga)
3.- Jesus Heras (Zumarraga)
Maila eta saila guztietan hiru saribanatu ziren 210, 150 eta 90 eurokoa bakoitza. Epaimahaia Jose RamonLarrañaga, Azpeitiko Argazki elkarteko kideak, Gorka Salmeronargazkilari legazpiarrak eta Ascen Gonzalez Argazki elkarteko kideakosatu zuten.
Pintura lehiaketa
Pintura lehiaketari dagokionean 59 lanbildu dira guztira 22. edizioan, nahiz eta horietatik hirulehiaketatik kanporatu zituzten, bete beharreko baldintzak ezbetetzeagatik. Sariak horrela banatu ziren.
- Sailkapen orokorra:
1.- Udane Juaristi; ”Berlin”. (Azkoitia)
2.- Raimundo Argos; ”Tiempo”. (Bilbo)
- Herriko pintura onena:
Iker Rubial; ”Marmoka” (Zumarraga)
Irabazleek 1000, 600 eta 400 eurokosariak eskuratu zituzten hurren hurren. Epaimahaia, RicardoAzkargorta eta Aitor Etxeberria margolariek eta Juan Antonio Garciakritikoak osatu dute.
Erakusketak
Lehiaketetara aurkeztutako lanak,sarituak izan direnak eta beste hainbat erakusgai daude larunbatazgeroztik. Zelai Arizri aretoan daude argazki lehiaketakoak eta Juande Lizarazun aldiz pinturakoak. Biak ere datorren azaroaren 21erabitartean izango dira ikusgai.
Argazkia: sari banaketa ekitaldia.
Egilea: Asier Zaldua.