
Igandean egin zen, Gipuzkoako EuskalKantu Txapelketako bi kanporaketatik azkena Urretxuko Labeagaaretoan. Lehena Azkoitian izan zen azaroaren hasieran. Behin parte hartzaile guztiak taulagainera igo eta gero epaimahaiak 16 bakarlari, bikote eta taldeaukeratu ditu finalerako. Hemen sailkapen orokorra:
1. Felipe Murillo (Azpeitia). Gaua iluntzean (Sorkuntza)
2. Josune Marin (Hernani). Irlaren aurrean (Sorkuntza)
3. Ainhoa Barandiaran eta Aiora Irazusta (Villabona). Zapalduen olerkia
4. Eneko Fraile (Errenteria). Zeru gainean (Sorkuntza)
5. Josu Zubia (Oñati). Zutaz gogoratzean (Sorkuntza)
6. Lorea Intxaurrandieta (Lezo). Naturari (Sorkuntza)
7. Sara Larrañaga (Azkoitia). Laztana
8. Elisabeth Huegun (Aia). Habanera
9. Olatz Zubeldia (Alegia). Besterik ez naiz
10. Jon Anza (Donostia). Sehaska kanta
11. Idoia Areizaga (Donostia). Zuren ondoan (Sorkuntza)
12. Jon Anza eta Idoia Areizaga (Donostia). Lau teilatu
13. Maialen Arratibel eta Eneritz Urrutia (Arrasate). Badira hiru aste
14. Nora Salvador eta Marta Olea (Alegia). Laztana
15. Olaxka (Orio). Bizirik gaudelako (Sorkuntza)
16. Keiran (Alegia). Denboraren arantza (Sorkuntza)
Finala datorren igandean izango da,azaroaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00etan. Finalera pasako diren abestien arteanzortzi sorkuntza lanak dira, eta hori bereziki baloratzen duantolakuntza taldeak. Izan ere, kantuzaletasuna sustatzeaz gain,txapelketaren helburua ere bada, sortzaile berriei bidea irekitzenlaguntzea.
Guztira hiru sari banatuko dira:
– Kategoria bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea (banaka, binaka eta taldeka).
– Sorkuntza lan onena, Urretxuko Lekaio kultur elkartearen eskutik.
– Diskoan parte hartzeko aukera.
Egilea: Asier Zaldua.