
Zumarragako populazio osoaren %2a ijitoetniakoa da eta hamabost bat urte dira emakume ijito talde batbiltzen dela Caritasen eta Udalaren arteko lankidetzari esker. Egunzortzi kideek osatzen dute taldea eta urtebete da Romi BideanGipuzkoa mailako taldean sartu zirela. Hezkuntzan “guk izan ezduguna gure umeek izatea nahi dugu” eta ijito eta zurien arteko“elkarbizitzan eta lankidetzan” jarri dituzte gakoak. Gizonezkoijitoek ere parte hartu zuten “gure komunitatean borroka egin beharizan dugu emakume horiek gaur oholtzan egon daitezen” esan zuengizonezko batek. Hezkuntzako profesionalak eta Caritaseko ordezkariakizan ziren jardunaldietan, baita Udaleko ordezkariak ere.
Egilea: Goierriko Hitza.