
Irri Makila jubilatuen antzerki taldeaksustatuta, Urretxuko eta Zumarragako jubilatuen elkarteek AntzerkiTopaketak antolatu dituzte aurten laugarren urtez. Pasa den urteetakoizena eta egitura aldatuta dator jardunaldia aurten. Antzerki asteaizatetik bi eguneko antzerki topaketak izatera pasa baita aurten.
Gaur izango da lehendabiziko emanaldiaherriko Irri Makila taldearen eskutik. Arratsaldeko 18:00etan hasita”La semblanza del Quijote” taularatuko dute Zelai Ariztin PabloSantillanen zuzendaritzapean. Bihar izango da antzerki topaketetakobigarren eta azken eguna. Otxarkoagako Beti Gazte taldea izango daLabeaga aretoan ”Las mascaras”, ”Cosas de niños”, ”Lavidente” eta ”El bautizo” lanak eskaintzeko, 18:00etan hasita.
Bietan sarrera doakoa izango da etaemanaldiak gaztelaniaz egingo dira.