
Bi arlotan eman dira aldaketak tasetan.Batetik, urarena %3 igo da, ur kontsorzioak berak igoera horiaplikatu ostean. Bestetik, zaborraren tasak ere gora egingo du, %8,hau ere Sasietaren ekimenez. Ondasun higiezinei dagokienez, KPIarenigoera aplikatu diete. Gainontzeko tasak bere horretan utzi dituzteoro har.
Kirol tasak
Kirol instalazioen tasaren egiturak erealdaketak jasango ditu, Udalak instalazio guztietarako sarbideaematen duen bonoa kaleratu baitu. Azpiegituretarako sarreraz gain,ikastaroetan eta pistaren erabileran deskontua ekarriko du bonoak etamuskulazio gela eta sauna aldiz, doakoak bihurtuko ditu. Hala, 18urtera arteko herritarrek 50 euro ordaindu beharko dituzte urteosorako txartel hau eskuratzeko; 18 urtetik gorakoek 100 euro etaikasleek eta jubilatuek aldiz, 50. Familientzako txartel berezi batere sortu dute, 150 eurokoa.
Neurri hauekin herritarrak kirolaegitera eta Udal instalazioak erabiltzera animatu nahi ditu Udalak.