
Eraldatzen elkarteak antolatuta, gauremango zaio hasiera eskualde mailako VIII. Berdintasun Foroari. Gaureta bihar Erik Pescador adituaren eskutik hitzaldi bana izango da etadatorren astean elkarretaratzeak, jardunaldiak eta eztabaida foroakizango dira.
Gaur arratsaldeko 18:00etan”Emozioetatik zaintzara, ekitatera bidean” izenburupean hitzaldiaizango da Pescadorren eskutik Urretxuko Aizpuruenea kultur etxean.Bihar berriz, Gaztelekun izango da Pescador 19:00etatik aurrera,”Sexualitatea plazerretik eta zaintzatik” tailerra eskaintzeko. Bihitzaldiren inguruko informazioa nahi izanez gero 695 786 759 eta 685720 723 telefonoetara deitu daiteke.
Datorren asterako aurreikusitakoekintzak
Azaroak 25; osteguna: emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
- 11:00-13:00 Indarkeria sexistaren inguruan sinadura eta mezu bilketa.
- 19:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea. Eskualdeko hainbat udalek egindako deialdiari babesa.
- Lekua: Areizaga–Kalebarren plaza
Azaroak 26; ostirala:
- ‘Osasuna, gaixotasuna eta osasun arreta. Berdinak al gara emakumeak eta gizonezkoak?
- Ordua: 10:00 – 12:00
- ”Gure osasunarekiko erabakiak hartzen”
- Ordua: 18:30
- Koordinatzailea: Eva Bolaños
- Hizkuntza: gaztelania
- Lekua: Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
Azaroak 27; larunbata:
- Eskualdeko berdintasunari buruz eztabaidatzeko foroa
- Koordinatzailea: Eva Bolaños
- Lekua: Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
- Ordua: 09:30etik aurrera
Argazkia: Erik Pescador Zelai Ariztinemandako hitzaldi batean.