
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleeizuzenduta dago egitasmoa. Lau pertsonako taldeak osatu behar dituztegazteek, eta ahal izanez gero talde mistoak osatzea eskatu duteantolatzaileek. Aurten egin beharreko jangaia arroza oilaskoarekinizango da. Jakia prestatzeko tresnak talde bakoitzak eraman beharkoditu; osagaiak, aldiz, lehiaketaren egunean bertan banatuko dizkiete.
Guztira, onenen artean hiru saribanatuko dira. Lehenengo taldearentzat 470 euro jasoko ditu,bigarrenak 320 eta hirugarrenak 200. Sari horiez gain taldebakoitzari 40 euro emango dizkiote dieta moduan.
Lehiaketa Zumarragako plazan ospatuko da gaur. Aurkezpena arratsaldeko 17:30eanegingo dute, eta hasiera 18:00etan emango diote lehiaketari.Emanaldiaren amaieran ogitartekoak eta freskagarriak banatukodituzte, aurreko urteetako ekinaldietan egin bezala.