Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gaizka Alberdi (161. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/11/22
Otamotz
Gaizka Alberdi zumarragarrak 28 urte ditu eta San Jose ikastetxean, Joxe Mari Iparragirre institutuan eta UGLEn egin zituen oinarrizko ikasketak. Selektibitatea gainditu ondoren, Unibertsitatera joan beharrean Donostian sukaldaritza ikastea erabaki zuen. Etxeberrin, Astun eski estazioko jatetxe batean eta Buhame tabernan lan egin zuen Urretxuko pilotalekuko taberna hartu aurretik. Iazko ekainean Saski taberna ireki zuen Iñaki Gereñurekin batera. Azaroan Zumarragako lehen pintxo lehiaketa irabazi dute. ‘Ferrero Rocher’ kroketa Alberdik sortu du, buzkantza eta fruitu lehorrekin.   Zer izan nahi zenuen umetan? Zabor-biltzailea. Gauero balkoira irteten nintzen poltsak kamioira nola botatzen zituzten ikustera.   Aisialdian zer egitea atsegin duzu? Mendira joatea eta lagunekin egotea.   Bizitzeko toki bat? Hemen gustura bizi naiz, baina Menorca toki zoragarria iruditu zitzaidan denboraldi bat pasatzeko.   Gustuko sukaldaria? Aduriz tipo umila eta argia iruditzen zait.   Gustuko sukaldaritza? Ekialdeko herrialdeetakoa gero eta deigarriagoa iruditzen zait.   Denetik jaten al duzu? Gibela eta tripakiak ez ditut jaten. Gibelak behin kalte egin zidan eta ordutik kozinatu ere ezin dut egin. Tripakiak jaten dituen jendeak inbidia ematen dit, baina ez naiz jateko gai.   Sekula jan duzun gauzarik onena? Baqueirara bidean entsalada bikaina jan genuen: bieira, mangoa eta urdaiazpiko iberikoa zituen.   Ilehoriak ala beltzaranak? Beltzaranak.   Egindako azken oparia? Ezkondu berri den koadrilako bikote bati Home Cinema erraldoia oparitu diogu.   Eta jasotakoa? Poltsatik zintzilik daramadan tximino txiki bat.   Data bat? 2007ko San Joan eguna. Gertatu zenak nire bizitza goitik behera aldatuko zuela uste nuen.   Mutil eta neska izen bana? Noa eta Anartz. ‘Tz’ dutenak gustatzen zaizkit.   Zein egunkari irakurtzen duzu? Harrapatzen dudana. Normalean egunkari bat eta kiroletako bat irakurtzen saiatzen naiz. Tabernako Marca irakurri ondoren sukaldeko zorua lehortzeko erabiltzen dugu.   Gustuko telebista saioa? Ez naiz telebista zalea.   Bereziki gorroto duzuna? Telebista atsegin ez dudanez, ez dut saiorik gorroto.   Pelikula bat? La vida de Brian.   Liburu bat? Ohe ondoan erretzeari uzteko liburua dut.   Abesti bat? Doctor Deseo taldearen Abrázame eta U2 taldearen One.   Soinu bat? Isiltasunarena.   Usain bat? Kanelarena. Lapikora bota aurretik usaindu egiten dut beti.   Janari bat? Ez dut bat bereziki atsegin. Askotan konpainia garrantzitsuagoa da.   Ura ala… Ardoa, garagardoa eta gin-tonic ona, bakoitza dagokion unean.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT