Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Izandako izena (161. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/11/22
Otamotz
Parkean jolasean dabiltzan umeek ez dute atentziorik ematen. Ziburuetan dilindan, txirristan irristaka, bankuetan hostoak saltzen dituzten dendak antolatzen, koloretako baloiak batetik bestera saltoka, inurri-ejertzitoak haien atzetik… Taldean konkistatzen dute ingurunea. Hamar minutuko tartean ezagun, lagun min eta etsai egin daitezke. Bost minutu baino ez dituzte behar dena ematetik dena kentzera pasatzeko. Parkean ikusten ditudan umeon artean bat nirea da eta beste batek atzerritarra dirudi.   Haien eskalara egindako mundu txiki honetan, alegia, parke santu honetan, gure Aimar ez da erraz aspertzen. Alabaina, gaurkoz nahikoa da, etxeratu beharrean gaude. Ez da gozoa jarriko hurbildu eta esaten diodanean: “Maitea, etxera joateko ordua da. Goazen bainu bero-beroa hartzera. Ez jarri horrela, etorriko gara bihar ere zure laguntxoekin jolasteko. Esaiezu agur. Goazen, Aimar. Goazen baina. Ez zaitez horrela jarri”. Parkeetan ez dute atentziorik ematen seme-alaben besoetatik tiraka pazientzia agortzen duten gurasoek.   Banoa Aimarrengana, neka-neka eginda dago gaur gure mutila, halere niri kontra egiten xahutuko ditu eguneko azken indarrak. “Mesedez, pixka bat gehiago. Oso ondo pasatzen ari naiz. Oraindik goiz da. Mesedez, oso gutxi jolastu dut”. Errukiaren estrategia ume-umetatik. Adorez eta goxotasunez jantzi eta banoa semearengana. Ikusi nau eta ezikusiarena egin du. Gainera, poliki-poliki azeri-azeri nigandik urruntzen saiatzen ari da. Horrela ibili beharra ere! Parkeetan ez dute atentzioa ematen seme-alabei segika dabiltzan gurasoek.   Gaur etxerako ordua luzatzeko estrategia desberdina da: “Laguntxo berri bat egin dut: Josune”. Eta bere ondoko neskatilatxoak irribarre egin dit. Atsegina eta pikaroa da Aimarren lagun berriaren irribarrea. Parkean arreta jarrita nien bi umeak ditut parean: gure Aimar eta atzerritarra dirudiena. “Kaixo, Josune! Aimarren laguna zara orduan. Zertara jolasten ari zineten horren gustura?”   Aimarrek gaur gaiarekiko nire interesa piztuz lortu du bere parkeko jolas-garaia luzatzea. “Atzerritara dirudi neskatoak, Josune du izena… Ea euskaraz zer moduz erantzuten didan?” Konturatu gabe nire semearen laguntxo berriaren jatorria ikertzen sartuta nago buru-belarri. Asko inporta zitzaion, bada, Aimarri. Parkeetan umeak hamar minutuko tartean ezagun, lagun min eta etsai egin daitezke. Bost minutu baino ez dituzte behar dena ematetik dena kentzera pasatzeko. Eta, beharbada, lagunen jatorriak atentzioa ematen badie ere, ez diote, hasera batean, jaramon handiegirik egiten.   Ez Josunek ez du nire galderari euskaraz erantzuteko hitzik topatu. “Bai” esan dit, ulertu didala adierazteko-edo. “Ni Josune”. “Uste dut ez dakiela oso ondo euskaraz”. Aimarrek ere igarri dio “A ez, eta zer hizkuntzatan ari zineten, bada, jolasean?”. Nire barruko ikertzailea berriz azaleratu zait. Josuneren begi bizi-biziak ikusi ditu: “Muchos, yes, oui”. Semeari begiratu diot. Aimarrek ere begi bizi-biziekin erantzun dit: “Muchos, yes, oui”. Eta barre egin dute biek.   Pasa dira hamar minutu etxera joateko ordua zela esanaz, Aimarrengana hurbildu naizenetik. Gaur kasketarik gabe, bere terrenora eraman nau gizontxo txiki honek, ez daki ezer! Josunek eta biek jolasean jarraitzen dute. Nik, ikertzaile honek, galderaren bat egiten diedanean ahal duten moduan, ardura handiegirik gabe erantzun egiten didate. “Ai, ene! Hori da hizkuntza mordoa dakizkizuena, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez… Deskuiduan ez al duzue besteren bat ere ezagutuko!”. Isiltasunarekin eta algara iheskorrekin erantzun didate biek. Hau da hau parea!   Bestelakoa zen nik espero nuen erantzuna. Josunek jakin behar du beste hizkuntzaren bat. Semea tematzen dela esaten dudanean, norengandik datorkion asmatzeko pistak baditut!   “Alina, fiica mea, du-te acasă”. Ni Aimarrengana hurbildu naizen bezala badator emakume bat gugana. Josune eta Aimar korrika hasi dira. Emakumearengandik urruntzen ari dira. “Alina, fiica mea, acasă!”. Begi bizi-biziekin begiratzen dio emakumeari Aimarrek. Alina behar zuen Josunek “Este noul meu prieten” esan dio. Irribarre egin dio andreak nire semeari eta irribarre egin dit niri ere. Berdin egin dut nik.   Heldu diegu gure seme-alabei eskutik eta etxerako bidean jarri gara denok. “Agur, Alina. Ea bihar ere elkar ikusten dugun!”. “Orduan, Josune, benetan Alina al da, ama?”. “Bihar galdetuko diogu, maitea”.

Amaia Artolazabal

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT