
Pasa den astelehenean hasi eta hilak28ra arte iraungo du merkatariak eta dendariak saritu kanpainak.Urretxuko eta Zumarragako okindegietan eta Legazpiko liburu-dendatankutxak jarriko dituzte. Aurtengo leloa ondokoa da: euskarak hitzegingo balu, nori esango lioke eskerrik asko? Herritarrek euren bozkasartu ahal izango dute kutxa hauetan, euskarazko zerbitzu onena emandien dendari edo merkataria sarituz. Gainera aurten, otamotz.eus-enbitartez ere bozka emateko aukera izango da, baita Zingi-Zango Legazpiko atariaren bitartez ere.
Kanpaina jazteko, Mankomunitateakeskatuta, Amaraun taldeak ikus-entzunezko bat ere egin du. Jarraianduzue ikusgai: