Ostiralean egin zen hamabosgarren urtezgaztetxoei zuzendutako sukaldaritza lehiaketa Zumarragako Euskadiplazan. Aurten guztira 21 talde aritu ziren launakako taldeetanbanatuta, guztira 84 sukaldari gazte. Aurten prestatu behar izanzuten platera: oilaskoa arrozarekin.
Aurkeztutako guztien artean,Urretxu-Zumarraga ikastolako Itsaso Ibarzabal, Sara Urrestarazu, IkerAzpeitia eta Imanol Garciandiak osatutako taldearen oilaskoa izan zenonena. 470 euro jaso zituzten sari modura. Bigarren egin zuten JoseMari Iparragirre institutuko Olaia Marin, Amaia Arranz, LauraGutierrez eta Eukene Guerrak. 320 euroko saria izan zen beraientzat.Hirugarren saria, 200 eurokoa Ibai-Ondo zentroko Youness Oukhich,Almoustapha Haidara, Paulo Simao Mante eta Anderson Galvis Menakosatutako taldearentzat izan zen.
Lehiaketa DBHko 3. eta 4. mailetakoikasleei zuzenduta dago eta Alambique etxea, Ibai-Ondo zentroa,Zumarraga-Urretxuko ikastola, La Salle-Legazpi ikastetxea eta JoseMari Iparragirre institutuko ikasleek hartu zuten parte. Aipatutakosariez gainera, talde bakoitzari 40 euro eman zitzaizkion dietamoduan. Amaitutakoan ogitartekoak eta freskagarriak banatu zituzten,aurreko urteetako ekinaldietan egin bezala.
- Ikusi bideoa jarraian:
