
Uggasa Urola Garaiko garapen agentziakplastiko, konposite, zeramika eta metal-mekanikaren alorrean lanegiten duten enpresei zuzendutako Eitek: Teknologia eta enpresak lansaioak antolatu ditu. Enpresen eta Teknaliako ikerlarien artekojardunaldietan dibertsifikaziorako eta berritzeko aukeren inguruanlan egingo dute. Osasuna, aeronautika eta energia berriztatzaileensektore emergenteetan bilatuko dituzte aukera horiek. “Enpresaklehiakorragoak bihur ditzaketen bideak jorratuko ditugu” dio IosuneTelleria Uggasako teknikariak.
Bi jardunaldi izango dira. Lehenengoaabenduak 2an eta bigarrena datorren urteko martxoan.Osasun-merkatuari begiratuko diote abenduko lan saioan etaaeronautikari eta energia berriztatzaileei martxoko jardunaldian.Hamabost bat enpresetarako tokia dago. Informazio gehiago biltzekoUggasara deitu daiteke: 943725829/30.