
Eiluz, Urola Garaiko gutxitu fisikoenelkarteak argazki erakusketa inauguratu zuen atzo Zumarragakoospitalean “Kirola eta ezintasuna” izenburupean. Erakusketaibiltaria da, gutxitu fisikoen gaian herritarrak sentsibilizatzeahelburu duena.
Erakusketa datorren abenduaren 3rabitarte egongo da irekita, gutxitu fisikoen nazioarteko egunera artehain zuzen. Bertan berrogeita hamar bat argazki daude ikusgai,guztiak ere Kemen taldeak antolatutako argazki lehiaketaraaurkeztutakoak. Erakusketa mahai inguru batekin osatuko du Eiluztaldeak. Datorren abenduaren 2an, ”Aktibo mantendu, nire denboralibrea nola antolatu: kirola egin” izenburupean arituko dira Kementaldeko ordezkariak, 19:00etatik aurrera ospitalean bertan.
Erakusketa ospitaleko lehenengosolairuko pasilloan dago kokatuta. Dena den, argazki batzukospitaleko sarreran ere kokatu dituzte aldarrikapen gisa.
Argazkia: Eiluz eta Kemen elkarteetakokideak, ospitaleko ordezkariak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateaerakusketa inauguratzeko unean.
Egilea: Goierriko Hitza.