
Gabon garaia gerturatzen ari dela eta,gaztetxoenei zuzendutako ekintza ugari antolatu dituzte Urretxun etaZumarragan. Egitarauak lehiaketak, antzerki emanaldia eta tailerrabiltzen ditu, besteak beste.
Krisma eta idazlan lehiaketak
Batetik, abian dira dagoeneko hogeitabigarren urtez Gabonetako krisma eta idazlan lehiaketak. Idazlanlehiaketa bi sailetan banatu dute:
- A taldea: 3. eta 4. DBHko ikasleei zuzenduta. “Badator Olentzero” izango dute landu beharreko gaia.
- B taldea: 5. eta 6. mailako ikasleentzat, “Nola bizi ditudan Gabonak” gaiarekin.
Lehen taldekoek orrialde bat betebeharko dute, bigarrenekoek aldiz, bi. Bi sariketei dagokienean,lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Krisma lehiaketan aldiz hiru mailabereiziko dituzte; adinaren arabera banatuta. Lan bakarra aurkeztuahal izango du lehiakide bakoitzak krisma lehiaketan ere, hauekegiteko materiala eta neurria libreak izango dira. Lan guztiakUrretxuko edo Zumarragako kultur etxean aurkeztu beharko diraabenduaren 3a baino lehen. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 17anemango dute jakitera, Urretxuko kultur etxean egingo den saribanaketa ekitaldian.
Antzerkia eta tailerra
Lehiaketa hauetaz gain, bestelakoekintzak ere izango dira egun hauetan. Larunbatean adibidez, brotxeaketa makilak egiteko tailerra egingo dute Urretxuko Ederrenapilotalekuan. Xipi aisialdi taldeko begiraleak arituko dira begiralegisa 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailerrean.Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara egingo da.
Bestetik, igandean haurrentzakoantzerki emanaldia izango da Labeaga aretoan. “Pantxika Txinparta,ederra zalaparta” antzezlana taularatuko dute 17:00etan hasita.Sarrerak aretoko atarian jarriko dituzte salgai, saioa hasi bainoordubete lehenago, euro baten truke.
Argazkia: “Pantxika Txinparta,ederra zalaparta” antzezlaneko une bat (utzita).