
Abenduan adinekoen egoitzan aldibaterako egonaldiak egiteko aukera ireki du Urretxuko Udalak.Zerbitzu honekin, debora jakin batean etxean bakarrik bizi ezin dutenadinekoei egoitza batean bizitzeko aukera emango zaie.
Programa honetan abenduko lehenhamabostaldian parte hartzeko epea atzo amaitu zen, baina bigarrenhamabostaldirako aldiz, azaroaren 30era arte eman ahal izango daizena. Udaletxeko gizarte zerbitzuetara jo beharko horretarako etaeredu ofizialeko eskaera orria, NANaren fotokopia,familia-unitatearean diru sarreraren egiaztagiria eta mediku txosteneguneratua aurkeztu beharko dira.
Ekimen honek hainbat helburu ditu.Batetik, adinekoei etxean bizitzen jarrai dezaten bitartekoak ematensaiatzen dira, zaintzaileak ezin duen une batean adinekoa zainduz.Bestetik, zaintzaileei atseden hartzeko aukera ematen diete.