
Laugarren urtea izango da aurtenUrretxuko eta Zumarragako KKinzona irrati libreak areto futboltxapelketa antolatuko duena. Abenduaren 27an emango diote hasieralehiari eta izena emateko epea ostiral honetan, azaroaren 26an,irekiko dute gaztetxean. 60 euro ordaindu beharko ditu taldebakoitzak.
Irratitik jakitera eman dutenez, aurtenkiroldegiko egutegi arazoak direla medio, talde kopurua murriztuegingo dute eta herriko taldeei emango diete lehentasuna.