
Urretxuko eta Zumarragako Karmakrosantzerki taldeak bere azken lana taularatuko du bihar, Zelai Ariztiaretoan 22:30etan. “Va a ser fallo” antzezlanerako sarreraksalgai daude Zumarragako Garbiñe tindategian. Bihar,ikuskizuna hasi baino lehen ere salduko dituzten sarrerak leihatilanbertan.
“Trampa mortal”
Bestalde, bihar jarriko dira salgaiabenduaren 3an Txalo taldeak Zelai Arizti aretoan eskainiko duen“Trampa mortal” antzezlanerako sarrerak. Bihar 18:30etik 20:30eraerosi ahal izango dira aretoko leihatilan eta hilaren 27an, 28an,29an eta 30ean 19:30etik 20:00etara eta 22:15etik 22:45era; hilaren27an salbu, 22:30etik 23:00tara bitartean salduko baitituzte.