
Datorren ostiralean, abenduak 3,gutxitu fisikoen nazioarteko eguna dela eta hainbat ekintza antolatuditu Eiluzek, Urola Garaiko gutxitu fisikoen elkarteak. Pasa denastean argazki erakusketa inauguratu zuen Zumarragako Ospitalean etabiharko, abenduak 2, hitzaldia izango da ‘Aktibo mantendu, niredenbora librea nola antolatu: kirola egin” izenburupean.
Biharko antolatutako hitzaldian, Eiluzelkarteko kideez gain, Kemen taldeko ordezkariek eta ZumarragakoOspitaleko medikuek hartuko dute parte. Hala, Jon Guajardo,Ospitaleko Zuzendari Gerenteak egingo du aurkezpena eta ElenaUgarteburu, Ospitaleko errehabilitazio medikua ezintasuna dutenpertsonengan gorputz-ariketak eta aisialdia betetzeak duengarrantziaz arituko da. Ondotik euren esperientziak azalduko dituzteKemen taldeko hiru kidek. Javier Imazek, Kemen-eko presidente etakirolariak, Gipuzkoako kirolaren egoerari buruz hitz egingo du. JoséMontero, Kemen-eko boluntarioa eta kirolaria bertako boluntarioekegiten dituzten jardueren inguruan arituko da eta amaitzeko ImanolElkoroberezibarrek, kirol probetan bere parte hartzea eta burutzendituen entrenamenduak nolakoak diren azalduko ditu. Moderatzailelanetan arituko da Joxe Jauregi, kirolari ohia eta Eiluz elkartekoordezkaria.
Hitzaldia Zumarragako OspitalekoBilera Aretoan izango da bihar, 19:00etan hasita. Nahi duen guztiagonbidatuta dago bertan parte hartzera.
Argazkia: Eiluz eta Kemen elkarteetakokideak, ospitaleko ordezkariak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateapasa den astean erakusketa inauguratu zuten unean.
Egilea: Goierriko Hitza.