
Maite Etxaniz, Gipuzkoako ForuAldundiko Gizarte Politikarako diputatua Urretxuko eta Zumarragakoherritarrekin elkartu zen atzo Urretxuko kultur etxean. GipuzkoaEraikitzen ekimenean, 40 bat pertsonek hartu zuten parte, tarteangizarte arloko arduradunak eta herritarrak bildu zirelarik.
Bi zatitan banatu zen ekimena. Batetik,Etxanizek Diputazioak azken hiru urtetan landutako Kudeaketa Planazhitz egin zuen. Bestetik eta ekimenarekin amaitzekogaldera-erantzunen tartea ireki zen.
Gipuzkoa Eraikitzen
“Gipuzkoa Eraikitzen” ekimenaAldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzekohelburuarekin sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Helburu nagusia,era guztietako talde eta herritarrekin elkartu eta zuzenean eureniritziak eta ekarpenak jasotzea da. Hala, Aldundiak landutakoKudeaketa Planean zazpi helburu finkatu ziren:
- Mugikortasun aurreratua eta komunikazio azpiegiturak indartzea
- Lurralde oreka mantentzea
- Lurralde oreka zaintzea
- Gipuzkoako nortasuna eta kultura babestea
- Gipuzkoarren ongizatea bermatzea
- Lehiakortasuna handitzea
- Bakea eta normalizazioa lortzea
Aldundiak helarazitakoaren arabera,finkatutako helburu hauetatik %87,6 beteta zeuden 2010eko ekaineaneta %12,4 berriz betetzeko.
Galdera-erantzunak
Galdera-erantzunen txandan; garraiopublikoa, boluntarioak, mugikortasuna edo diru-laguntzak bezalakogaiak landu zituzten, besteak beste.
NAGUSILANeko ordezkariek hasi zutengaldera-erantzunen txanda. Gerontologikoan autobus geltokia jartzekoZumarragako Udalaren eta gerontologikoaren artean dagoen blokeoegoerari amaiera emateko laguntza eskatu zion Etxanizi. Honek,bitartekaritza lana egiteko eta egoera konpontzeko konpromisoa hartuzuen.
EILUZ, Urola Garaiko Gutxitu FisikoenElkarteko kide batek zonaldeko zentroetan “arnas-guneak” sortzekoeta elbarritasunak dituzten pertsonentzat laguntza teknikoetaninbertsio gehiago egiteko dagoen beharraz hitz egin zuen. MaiteEtxanizek, hobetzeko makina bat dagoela jakitun, laguntza teknikoeidagokienez (gurpildun aulki mekanikoak, ohe eta beso elektrikoak…),aurrekontua hirukoiztu egin dela gogoratu zuen.
Garraio publikoa ere izan zen hizpide,bileran parte hartu zuen herritar baten eskutik. Honek Aldundiarenpolitika salatu zuen “azpiegituretan asko inbertitzen denbitartean, garraio publikoa zokoratuta” dagoela esan zuen. Horrenaurrean Etxanizek Gipuzkoako garraio publikoa berrantolatzen etabateratzen ahalegin eta lan handia egin duela eman zuen jakitera.
Amaitzeko, ERALDATZEN emakumeen taldekoordezkari batek, boluntarioen sare soziala gehiago aprobetxatzekodagoen beharra azpimarratu zuen. Organo aholku-emaileak sortu etadauden baliabideak artikulatzea proposatu zuen. Etxanizek, Aldundiakboluntarioez osatutako hiru organo aholku-emaile daudela azaldu zuen:adineko pertsonek, elbarritasunak dituztenek eta gizarteratze lanaegiten duten erakundeek osatuta.
Saioan zehar, ahoz landutako gaiezgain, bertan bildutakoek euren iritzi eta ekarpenak idazteko aukeraizan zuten Diputazioak horretarako propio prestatutako fitxetan.Bertan egoteko aukerarik izanez zutenek, izango dute euren iritziaemateko aukera ere sarean. Izan ere, herritarren parte hartzeabermatzeko eta hurbiletik euren iritzia ezagutzeko sarean horretarakosortutako zenbait gune aurkitu daitezke Facebook, Twitter etaYoutuberen bitartez. Era berean, web gune bat eta posta elektronikobat ere jarri dituzte erabilgarri helburu horiek betetze aldera.
Argazkia: Maite Etxaniz atzo Urretxun (utzita)