
Euskara Elkarteen Topaguneak eskualdekobatzarra Zumarragan egingo du gaur, 18:00etatik aurrera, Zelai Ariztikultur etxean. Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo elkartearenarabera, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuaren berri emaneta landuta dagoen oinarrizko ponentzia aurkeztuko dute gaurZumarragan.
Goierriko euskara elkarteetako kideekhartuko dute parte gaurko bileran. Topaguneak duela hainbat hilabetejarri zuen gogoeta prozesua martxan eta orain eztabaida EuskalHerriko euskara elkarte guztietara zabaldu nahi dute. Horretarako etaoinarrizko ponentzia egiteko, Zintzo Mintzo euskara elkartean azkenhilabeteetan egin den gogoeta prozesua hartu dute oinarrian.
Aurkezpena hiru zatitan
Lehenengo zatian Kongresuarenaurkezpena egingo dute, ponentziaren gaineko xehetasunak emangodituzte eta bertan proposatzen diren lan-ildoak azaltzekoikus-entzunezko bat erabiliko dute. Bigarren zatia, aurkezpeneanparte hartuko dutenen arteko iritzi trukea sortzeko baliatuko dute.Bukatzeko, datozen hilabeteetako aurreikuspenen berri emango dute,baita Kongresuaren inguruko jakingarriak ere: ekarpenak egitekoegunak edo Kongresuko bilkura eguna bera.
Gaur arratsaldeko bilera irekia izangoda parte hartu nahi duen guztiarentzat. XXI. Mendeko EuskaldunonElkarteen Mugimenduaren Kongresua berriz, 2011ko otsailaren 26anizango da Bilbon; han etorkizunera begira jarriko dira euskaraelkarteetako kideak.
Argazkia: Zintzo Mintzo elkarteko kideak hausnarketa prozesu bete-betean.