
Legazpiko Zingi Zango eta Urretxuko etaZumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteek eta Urola garaiamankomunitateak sustatu duten kanpaina izan da, azken helburu gisa,hiru herriotako bezeroek, merkatariek eta tabernariek euskaraz hitzegiteko egiten duten saiakera saritzea izan duena. 1.200 bozka jasodituzte aurtengo kanpainan, iaz baina %80 gehiago. Internet bidezbozkatzeko aukerak ere “arrakasta” izan du. Alde horretatik “osogustura” agertu dira sustatzaileak eta kanpainak “bultzadagarrantzitsua” jaso duela azaldu dute.
Aurkezpenaren atzetik, dendari sarituenzerrenda ezagutarazi dute. Hauek beren aldetik, saria jasoko dutenherritarrak zein izango diren zehaztu dute, kutxetatik txartelakateraz. Saridunek 100 euro izango dituzte denda eta taberna horietangastatzeko.
Legazpin
- Gurrutxaga taberna-Joxean Lizarralde
- Okela harategia-Nekane Delgado
- Lanbroa-Kontxi Murgiondo
Zumarragan
- Iburreta taberna-Irati Perez Soraluze
- Juanjo Aranburu harategia– Inaxi Sagastizabal
- Julita mertzeria– Gloria Albarran
Urretxun
- Ugarte harategia– Iguntze Aseginolaza
- Aitxu denda– Idoia Garmendia
- Osaba taberna– Arantxa Ormazabal
Argazkia: sari banaketa ekitaldia gaur eguerdian Legazpiko Bikuña jauregian.
Egilea: Goierriko Hitza.