
Urki Muguruzazarauztar gazteak idatzi eta zuzendutako antzezlana izango da gaurikusgai Zumarragako eta Urretxuko gaztetxea. Urkirekin bateraeskenatokian Mikel Erguin, Mondra, dago dantzari, mimo, aktorea. Biekliskar lokal bat antzezten dute, zarauztar eta getariarrakhamarkadetan entretenitu dituena, nork ehizatu zuen balea? Nor daausartagoa? Nor azkarragoa? Nork ikusi zuen lehenago, nork sartu zionlehen arpoia? Hil ala biziko galderak, omen, familiak hautsidituztenak, lagunak etsaitu, bi herriak urrundu… urteetan etaurteetan. Folklorea izan da orain arte gatazka hori, bertso iturri,elkarrizketa emari. Besterik gabe. Frankisten ipuin faboritoa. Sanoerregionalismoaren anekdota sinpatiko bat. Euskaldun liskartsu etaegoskorren asmakizun legendarioa lagundu duena, lokalismoa bainolokalkeria auspotu duena.
Hauek guztietaz gozatzeko aukera izangoda gaur 22:00etatik aurrera gaztetxeko goiko solairuan, doan.Aurretik afari-merienda izango da 20:00etan.