
Hilaren 11an izango da aurten LuzioGabiriaren omenezko 23. Bertso jaialdia. Ohikoa da punta-puntakobertsolariak izatea jaialdi honetan, oraingoan: Maialen Lujanbio,Andoni Egaña, Ametsa Arzallus eta Unai Iturriaga gonbidatudituzte.
Gabirian jaio zen Luzio Gabiriabertsozalea zendu zenetik urtero egiten dute bertso jaialdia harenomenez. Zelai Arizti kultur etxetik diotenez, “Bertso Eskolaren etaUdalaren ekimenez egiten da, beti ere, Gabiria sendiaren oniritziz”.
Sarrerak salgai
Jaialdirako sarrerak hamar eurotansalduko dituzte. Jaialdia 22:30ean hasiko da eta aurreko egunean ere,hilaren 10ean, erosi ahal izango dira Zelai Ariztiko leihatilan,19:30etik 20:30era. Egunean bertan ere salduko dituzte 21:00etatik22:00etara.