
Zumarragako Udalak azken udalbatzanonartutakoaren arabera, udaletxeko areto nagusian edo Legazpidorretxean hileta zibilak egiteko aukera izango da aurrerantzean.
Hileta zibil bat egiteko, aldezaurretik eskaera egin beharko da Zumarragako udaletxean. Ospakizunhauetarako ordutegia ondokoa izango da; 17:00etatik 21:00etaraastegunetan eta 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etaralarunbatetan eta jaiegunetan. Gehienera 45 minutuz luzatuko diraospakizunak.
Udaletxeko areto nagusian egingo direnhiletak doakoak izango dira. Legazpi dorretxean egin nahi dutenek,ezkontza zibiletan ordaintzen den kopuru bera ordaindu beharko dute.Indarrean dagoen araudiak dioenez ospakizunak ezingo dira gorpuabertan dela egin. Era berean, onartuta dago kutxak edo errautsakeramatea. EAJak hala eskatuta, dena den, udalak gorpua ospakizunetanegoteko beharrezko eskabideak egingo ditu.