
Txapelketako lehendabiziko saioa Aldirikiroldegian izango da gaur. Arratsaldeko bostetan Murtzia etaAsturiasen artekoa izango da. 19:00etan aldiz, Galiziak Euskadirenkontra jokatuko du. Bihar, txapelketaren bigarren egunean Ispillanarituko dira Murtzia eta Galizia 10:00etan hasita. EuskadikAsturiasen aurka neurtu beharko ditu indarrak 12:00etan Aldirin.Azken eguna, etzikoa izango da. 10:00etan Murtzia-Galizia partiduaizango da Ispillan eta Euskadi eta Asturiasen artekoa Aldirin12:00etan.
Txapelketa pasa den astean aurkeztu zenZelai Ariztin. Jon Pol Agirre, Goierriko saskibaloi sailekoordezkariak “saskibaloi onaz gozatzera” gonbidatu zituenurretxuarrak eta zumarragarrak. Pedro Epelde, Gipuzkoako SaskibaloiFederazioko presidenteak berriz, gisa honetako txapelketa batZumarragan eta Urretxun ospatzeak duen garrantzia nabarmendu zuen.Bere aldetik, Mikel Serrano Zumarragako alkateak Xabier Chico etaRufino Mateos herritarrek Euskadiko kadeteen selekzioan egindako lanagoraipatu zuen.
Argazkia: Goierri Saskibaloi Taldeafamiliako argazkia.
Egilea: Goierri K.E.