
Zumarragako Andra Mari Jasokundearenparrokiko organoa zahar berritu egin dute, ia urtebete irain duenprozesuan. Orain, lanak amaituta, organo berritua estreinatzekokontzertua izango da larunbat honetan Mila Osinalde zumarragarrareneskutik. Emanaldian, organistak bere ondoan izango ditu Ion Aramenditronpetarekin eta Maria Jesus Arratibel flautarekin. Kontzertuariarratsaldeko zortzietan emango zaio hasiera.
Kontzertuan Juan Urteagaren ‘Scherzo ecantabile’, Enio Morriconeren ‘Gabriels Oboe’, Leféberefrantsesaren zenbait lan edo eta Bach, Haendel, Vivaldi etaSchubert-en obra ezagunenak entzuteko aukera izango da. Aipatu baitaere, urtarrilaren 22an Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko duelaZumarragako parrokian bertan.
Organoa 1872az geroztik
Zumarragako Andra Mari Jasokundearenparrokian dagoen organoa, kutsu barrokoa duen musika-tresnaerromantikoa da. 1871an egin zuten Pedro Roqués e Hijoszaragozarrek. 10.000 pezeta ordaindu ziren bere garaian etainaugurazioa 1872ko abenduaren 5ean egin zen.
Argazkia: Mila Osinalde organista,Mikel Serrano alkatea eta Luis Mari Segurola parrokoa aurkezpena eginzen egunean.
Egilea: Goierriko Hitza.