
Santa Lutzi feria ate-joka den honetan,Luzio Gabiria zenaren omenezko bertso jaialdia ere hurbiltzen ari da.Aurtengoa, 23. ekinaldia izango da, eta abenduaren 11an, larunbathonetan, egingo da. Aurten ere puntako bertsolariak izango dirakantuan Zelai Arizti aretoan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio,Amets Arzallus eta Unai Iturriaga. “Askoren esanetan, EuskalHerriko lau bertsolari onenak, egungo txapelduna, Maialen Lujanbio,eta aurreko lau txapelketa nagusietan garaile atera zen Andoni Egaña,tartean”, diote antolatzaileek.
Luzio Gabiriaren omenezko bertsojaialdia, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak antolatzen du urtero,Zumarragako Udalaren lankidetza eta babesarekin. “Luzio Gabiria,herrian bertsozaletasuna sustatzen lan egin zuen lehenengoetarikoaizan zen, eta bere garaian, bertso eskolaren ernamuinari bultzadaeman zion pertsona. Garai batean, gazteentzako bertso sariketenbultzatzaile nagusietakoa izan zen herrian, eta sariketa horietakoaskotan epaile lanetan ibilitakoa ere bai”.
Bertso jaialdia, gaueko 10etan hasikoda, eta sarrerak aldez aurretik jarriko dira salgai, 10 eurokoprezioan. Bertso jaialdiko gai-jartzaile lanak Zumarraga-Urretxukobertso eskolako kideek egingo dituzte, eta baita aurkezle lanak ere.Saioa baino lehen, zozketarako txartel bana emango zaio bertaratzenden ikusle bakoitzari eta amaieran Gabonetako saski bat zozketatukoda bertaratzen diren guztien artean.