
Gaur goizean aurkeztu da Urretxukokultur etxean Santa Lutzi eguneko feria. Oinarrian egitaraua urterokoberdina izango da, baina bi berrikuntza nabarmendu behar dira aurten.
Batetik, abenduaren 12an egiten denardo lehiaketak eta Santa Lutzi eguneko ardo dastatzeak Manuel Ruizenizena eramango du hemendik aurrera. Enologo madrildarra Urretxukolehiaketaren sustatzailea eta epaimahaikidea izan da 19 urteetan etaUrretxuko Udalak, egindako lana aitortu nahi dio ekimenari bere izenaemanez.
Bestetik, baserritarrek inguruazaintzeko eta mantentzeko egiten duten lana ere eskertu nahi dute biherrietako udalek. Hori dela eta aurten lehendabiziko aldiz“Baserritarra natura zaintzaile” sariketa antolatu da. Zumarraga,Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko 44 baserrik jasoko duteerrekonozimendua.
Gogoratu bestalde, kontsigna zerbitzuberria abiarazi zela iaz. Aurten ere, Urretxuko Gernikako Arbolaplazan eta Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean jarriko dira biespazio, bisitariek euren erosketak utzi eta azokaz gozatzen jarraidezaten. Zerbitzua iaz bezala, doakoa izango da eta 16:30era arteegongo da irekita.
Santa Lutzi egunak beste ekintza askoere biltzen ditu bere baitan. Ikusi jarraian antolatutako egitaraua:
Abenduak 12; igandea:
“Manuel Ruiz” Arabako ErrioxakoXIX. ardo dastatzea eta lehiaketa (2010eko uzta) eta ArabakoErrioxako ardo azoka
- 12:00 Urteko ardo gaztearen lehen dastatzea eta lehiaketa (2010eko uzta). Enologo ospetsuak izango dira epaimahaia osatzen.
- Lekua: Aizpuruenea kultur etxea (Urretxu)
- 11:30 – 15:00 eta 18:00 – 21:00 Arabako Errioxako XIX. ardo azoka. 17 upategik hartuko dute parte.
- Lekua: Iparragirre plaza (Urretxu)
- 12:00 Iparragirre Balerdi musika tailerarren kalejira

ABEREAK
- 08:00 – 14:00 Zaldi-aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta sariketa.
- Lekua: Urdaneta hiribidea (Zumarraga)
- 08:00 – 14:00 Nekazaritzako tresnen feria
- Lekua: La Salle-Legazpi ikastetxearen patioa (Zumarraga)

AZOKA BEREZIAK
- 09:00 – 14:00 Errezil sagar, fruta eta barazki sariketak. Landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai (eztia, ogia, gazta, taloak, etab.).
- Lekua: Euskadi plaza (Zumarraga)
- Fruta eta barazki sariketak eta Euskal Herriko jakiak salgai (eztia, ogia, gazta, taloak, etab.).
- Lekua: Gernikako Arbola plaza (Urretxu)
- Eskualdeko ezti sariketa Gipuzkoako Eztizaleen Elkarteak antolatuta.
- Lekua: Areizaga kaleko arkupeak (Urretxu)
- Oilasko eta kapoi sariketak
- Lekua: Areizaga-Kalebarren plaza
- 13:30 Sari banaketak: oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti, ardo eta ganadu sariketak.
- Lekua: Areizaga-Kalebarren plaza
- Egun osoan: Arabako Errioxako ardo azoka
- Lekua: Iparragirre plaza (Urretxu)
- 09:00 – 14:00 eskulanen erakusketa eta salmenta
- Lekuak:
- Iparragirre kalea (Urretxu)
- Abenida berria (Urretxu)
- Euskadi plaza (Zumarraga)
- Trenbidearen gaineko zabalgunea (Zumarraga)

KALEJIRAK
- 09:00 Urretxuko Txistulari Taldea eta Iratzarri Dultzaineroak Urretxuko kaleetan zehar.
- 10:00 Tolosako Dultzaineroak Zumarragako kaleetan zehar.
- 10:30 – 12:30 Secundino Esnaola Musika Eskolako Trikitilari Taldea Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar.
- 11:30 Zumarragako Musika Banda eta Antzinako Ama Txistulari Taldea Zumarragako kaleetan zehar.
- Egun osoan, Zumarraga-Urretxuko trikitilariak bi herriotan zehar arituko dira.
HERRI KIROLAK
- 12:30 Aizkolariak
- Anjel Arrospide – Joxe Ugarteburu
- Donato Larretxea – Jabier Aranberri (Elorriaga)
- Jexux Mari Mujika – Xabier Zaldua (Gurrutxazpi)
- Egin beharreko lana:
- Enbor bat nork azkarrago ebaki.
- Bikoteen arteko lehia, enbor bat etzanda eta beste bat zutik nork azkarrago ebaki.
- 8 enbor 60 ontzakoak nork azkarrago ebaki. Bikoteak txanda librean arituko dira.
- Harri-jasotzaileak
- Juan Joxe Unanue (Goenatxo II)
- Lana: 200 kilo errektangularra; 150 kilo kubikoa; 100 kilo bola
- Jon Unanue (Goenatxo III)
- Lana: 100 kilo zilindro zaharra; 100 kilo kubikoa; 88 kilo bola
- Trikitilariak soinu jotzen arituko dira ekitaldi osoan.
- Lekua: Ederrena pilotalekua (Urretxu)
- Sarrera doan

- 17:00 Profesionalen arteko pilota partidak
- Lekua: Ederrena pilotalekua (Urretxu)
- 18:00 Idi-probak
- Parte-hartzaileak:
- Fernando Salegi
- Egoitz Armaolea
- Inixio Izagirre
- Trikitilariak soinu jotzen arituko dira ekitaldi osoan.
- Lekua: Euskadi plaza (Zumarraga)
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero sarean duzuen santalutzi.com web gunea.