Gaur arratsaldeko 19:00etan bierakusketa inauguratuko dira. Bata Zumarragako Zelai Arizti kulturetxean. Bestea Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan.
Zumarragako erakusketan, Gonzalo Izaargazkilari eta diseinatzaile urretxuarraren argazkiak jarrikodituzte ikusgai. Polaroid kamara oinarrian duten argazkiak dira,argazkilariari muntaia bitxiak sortzeko baliogarri izan zaiona.Erakusketa hilaren 19ra bitartean izango da ikusgai. Erakusketazabalik egongo da arratsaldez astegunetan eta goizez eta arratsaldezjaiegunetan, Santa Lutzi eguna barne.
Ana Cabezas-en margoak
Bestalde, “Ezer ez da egonkorra”izenburupean, Ana Cabezas artistaren margoen bilduma jarriko daikusgai Urretxuko Juan de Lizarazun. Margoak izangatik, Cabezasenlanek badute argazkiarekin loturarik. Diotenez, margoek argazkiakematen dute eta era berean, bere koadroak argazkietan oinarritutadaude.
Erakusketa abenduaren 26ra arte izangoda ikusgai, astelehenetik igandera 17:30ertik 20:30era. Gabonetan,abenduaren 24an, 12:00etatik 14:00etara eta Gabon egunean, abenduaren25ean itxita egongo da.
