
Lanen %93a amaituta, 2011kourtarrilerako geltoki intermodaleko lanak bere osotasunean burututaizango dira. Aparkalekuetan azken ukituak ematen dabiltza orain etaasfaltatze lanak ere amaitzear dira. Egiteke dauden obrei dagokienez,abenduan zehar geltokietako plazan espaloi berriak jarriko dira.Urtarrilean berriz, Secundino Esnaola kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietaningurunea berrituko da, argiteria eta hiri-altzari berriak jarrikodirelarik.
Lurpeko garajeak
Bi solairutan banatuko dira erabilerapublikoa edo pribatua izango duten garajeak. Lurrazpiko bigarrensolairuan kokatu dituzte garaje pribatuak. 90 dira guztira etadagoeneko salmenta prozesua martxan da.
Lurrazpiko lehenengo solairuanerrotazio sistemadun garaje publikoak izango dira. 128 izango diraguztira azkenean, eta ez 120 hasiera batean esan bezala. Solairuberean motorrak aparkatzeko gune bat ere egokituko da.Sarrera-irteera txartel bidezko sistemaz kontrolatuko da.
Urbanizatze lanak
Geltoki intermodalak gaineraautobusentzako aparkalekuak izango ditu. Lau leku ibilbide luzekoautobusentzat eta beste bat ibilbide laburrekoentzat. Gainerataxientzako 7 aparkaleku izango dira eta Osakidetzak beste 10aparkaleku izango ditu bere ibilgailuentzako. Horietatik bigutxitasun fisikoak dituzten pertsonentzako gordeko dira.
Oinezkoentzako gune zabal izango dugeltokiak eta zuzeneko hiru sarbide izango dira anbulatoriora,ertzain etxera edo tren geltokira bertara joateko.
Diru-laguntzak
Geltoki intermodala eraikitzekoaurrekontua 4,7 milioi eurokoa da orotara. Horietatik, 2009 eta 2010urteetan zehar milioi bat euroko diru laguntza eman du EuskoJaurlaritzak eta beste 400.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak. 2011ribegira, geltoki intermodala finantzatzeko 300.000 eurokodiru-laguntza jasoko du Zumarragako Udalak Estatutik, 400.000 euroEusko Jaurlaritzatik eta 250.000 euro Gipuzkoako Foru Aldunditik.Gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak beste 300.000 euroemango ditu lan hauetarako, CO2 emisioen murriztean etaintermodalitatean egindako ahalegina saritzeko.