
Guztion artean zabalduta dagoen usteakkontrakoa pentsarazten digun arren, txerria ez da San Martin egunarenbueltan hiltzen. Urretxuko Dornaldegi baserrian diotenez, txerriahiltzeko garairik onenak abendua edo urtarrila dira, hil honetanegiten duen tenperatura hotzagatik. Txerria arratsaldean hiltzen daeta ondoren, aire librean uzten da gau osoan hoztu dadin. Dornaldegibaserrian diotenez, “geroz eta hotz gehiago egin, orduan eta hobe,baldin eta izotzik egiten ez badu”. Azaroan zehar ardiak hiltzendira gehiago gure inguruan, buzkantzak egiteko.
Ohitura zaharrak
Txerri-hilketa festa handia izan datradizionalki nekazari munduan, denboraldi luze baterako haragia etahestebeteez hornitzeko garaia izaten baitzen. Txorizoak eta odolkiakegiteko nahasturak prestatzeko, “terreina” erabiltzen zen.Ontzi horri “larraspilla”, “lebrillo”, “terrizo”edo “mondongera” ere esaten zitzaion, eskualdearen arabera.Janari horiek hainbat hilabetez kontserbatu behar izaten ziren, etahorretarako “gantz-eltzeak” eta tinak bezalako piezakerabiltzen ziren. Horrelako ontzietan gordetzen ziren janariak,txerri-manteka, olioa edo gatza bezalako tradiziozkokontserbatzailetan sartuta.
Txerriak, ohitura zaharren araberahiltzen jarraitzen da inguruko baserri askotan. Legeak onartutakopraktika da hau, baldin eta haragia kontsumo propiorako erabiltzenden.
Argazkia: Dornaldegi baserrian, txerriahil eta gero.
- Ikusi bideoa jarraian: