
Hotza ez zen beste behin oztopo izaneta atzo Santa Lutzi egunez, goizean goizetik iritsi zen jendeaZumarraga eta Urretxura. Aurten Santa Lutzi eguna astelehenarekinetorri da eta bisitariek kopuruan eraginik izan bazuen ere (aurrekourteetan baino jende gutxiago izan zen), Zumarragako eta Urretxukokaleak bete egin ziren.
08:00etan hasi zen feria, etatxistulariak eta trikitilariak kaleak girotzen aritu ziren. 12:30eanherri-kirolak izango dira Ederrena pilotalekuan, eta 13:30ean azokakolehiaketetako sariak banatu zituzten, tartean, zaldi, behor eta moxalonenarenak.
Pottoka sariketa:
- Zaldia. Narciso Arrillaga (Zubieta), Jesus Mendia (Bergara) eta Begoña Ibarguren (Zizurkil).
- Behorrak. Begoña Ibarguren (Zizurkil), ZAPE (Zaldibia) eta Narciso Arrillaga (Zubieta).
- Urteko moxala. Luis Uzkudun (Errezil), Jesus Mari Garmendia (Belauntza) eta Jesus Mendia (Bergara).
Euskal Herriko mendiko zaldia:
- Zaldia. Eusebio Urrestarazu (Idiazabal), Secundino Gonzalez (Beasain) eta Oscar Otxoa (Bitoriano-Zuia).
- Behorrak. Antonio Boligana (Oñati), Jose Mari Esnaola (Zegama) eta Oscar Otxoa (Bitoriano-Zuia).
- Urteko moxala. Eusebio Urrestarazu (Idiazabal) eta Pedro Sukia (Lazkao).
- Haragitarako zaldi aipagarriena: Patxi Legarra (Zuazu Arakil).
- Zumarraga, Urretxu, Ormaiztegi, Legazpi, Ezkio-Itsaso eta Gabiriko abere talde onena: José Ramón Peñagarikano (Gabiria).
Fruta eta barazki sariketak:
Zumarraga
- Fruta sariketa. Maddi Iradi (Hernani) eta Angel Arregi (Antzuola).
- Eskualdeko sorta onena. Maria Ertxezarreta (Gabiria) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Barazki sariketa. Alejandro Arrieta (Markina) eta Jose Manuel Zabalegi (Martutene).
- Eskualdeko sorta onena. Maria Etxezarreta (Gabiria) eta Antonia Murgiondo (Gabiria).
- Errezil sagar sariketa. Maddi Iradi (Hernani).
- Eskualdeko onena. María Etxezarreta (Gabiria), Antonia Murgiondo (Gabiria) eta María Isabel Zumalakarregi (Gabiria).
Urretxu
- Fruta sariketa. Maddi Iradi (Hernani).
- Eskualdeko onenak. Antonia Murgiondo (Gabiria) eta Miren Agirrezabala (Gabiria).
- Barazki sariketa. Arantza Jauregi (Arama), Jose Lonbide (Aramaio) eta Iñaki Soraluze (Azkoitia)
- Eskualdeko onena. Antonia Murgiondo (Gabiria).
Oilasko sariketa:
- Euskal Oiloa Arrazako Oilasko Sariketa: Mª Teresa Madinabeitia (Legazpi-Telleriarte) eta Jose Inazio Egurza (Aia).
- Arraza Arrunteko Oilasko Sariketa: Aitor Otamendi (Abaltzisketa) eta Jose Ramon Aramendi (Gabiria).
Kapoi sariketa:
- Euskal Oiloa Arrazako Kapoi Sariketa: Mari Carmen Egurza (Aia), Nekane Gonzalez (Aia) eta Josu Pagoaga (Mutriku).
- Arraza Arrunteko Kapoi Sariketa: Jose Luis Elgarresta (Urretxu), Aitor Otamendi (Abaltzisketa) eta Sergio Zaballa (Menagarai).
Ezti sariketa:
- Ezti ilunak: Felix Urzelai (Urretxu)
- Ezti argiak: Eba Maria Aztiria (Legazpi)
- Ezti loreanitza: Francisco Lizarralde (Legazpi)
Ardo lehiaketa:
- Bodegas y Viñedos Artuke (Baños de Ebro).
Urretxun guztira 179 postu jarrizituzten. Gernikako Arbola plazan ogia, gazta, eztia eta bertakobeste zenbait produktu saldu ziren. Iparragirre plazan ardoa,Iparragirre kalean artisautza produktuak, Areizagan eztia eta Labeagakalean arropa, larruzko gauzak, liburuak, musika…
Zumarragan beste hainbeste. 299 postuizan ziren eta denetarik pixka bat ikusi eta erosteko aukera izanzen: barazkiak, fruta, erroskilak, eztia, fruitu lehorrak,hestebeteak, landareak, otarrak, turroiak, artisautza produktuak,nekazaritzarako makinaria, burdingintzarako gailuak eta abereak, noski.
Informazio gehiagorako santalutzi.com web gunea bisitatu dezakezue.