Zumarragako Andra Mari Jasokundearenparrokian dagoen organoa, kutsu barrokoa duen musika-tresnaerromantikoa da. 1871an egin zuten Pedro Roqués e Hijoszaragozarrek. 10.000 pezeta ordaindu ziren bere garaian etainaugurazioa 1872ko abenduaren 5ean egin zen. Urteak ez dira alferrikigarotzen eta organoak zahar berritzeko beharra zuen. Ia urtebeteiraun du zahar berritze prozesuak eta behin lanak amaituta, pasa denlarunbateko kontzertuan estreinatu zuen Osinalde zumarragarrak.Emanaldian, organistak bere ondoan izango zituen Ion Aramenditronpetarekin eta Maria Jesus Arratibel flautarekin.
Emanaldi anitza
Kontzertuan Juan Urteagaren ‘Scherzo ecantabile’, Enio Morriconeren ‘Gabriels Oboe’, Leféberefrantsesaren zenbait lan edo eta Bach, Haendel, Vivaldi etaSchubert-en obra ezagunenak entzuteko aukera izango da. Aipatu baitaere, urtarrilaren 22an Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko duelaZumarragako parrokian bertan.
- Ikusi kontzertuko bideoa jarraian:
