
Ana Peñak, (Zumarraga, 1978)XIV. eta XIX. mende artean Zumarragan garatu den arte sakratuaaztertu du. Lan honetan bildutako datuak liburu batean bildu ditu“XIV-XIX Zumarragako arte sakratua” izenburupean. Liburua, pasaden larunbatean aurkeztu zuen Zelai Ariztin. Bertan esan zuenez, lanhonekin herriko artea balioan jarri eta zenbait mitori mozorroakentzea izan da helburua.
Ana Peñak Artearen Historiaikasi zuen eta Gasteizeko Artium museoan, Zumarragako udalartxibategian eta Mirandaolako Burdinaren Euskal Museoan egin du lan.Peñak berak dioenez, “Lenburren lanean nengoela, zenbaitgaietan eguneratzeko beharra nuela sentitu nuen eta EuskoIkaskuntzaren graduondoko batean izena eman nuen”. Euskalkulturarekin eta artearekin zerikusia zuten zenbait gai landuzituzten bertan eta ikerketa lan bat egin behar izan zuten amaitzeko.“Nik Zumarragako arte sakratua aukeratu nuen, hemengoa naizelakoeta askotan kanpoko monumentuak etxekoak baino hobe ezagutzenditugulako”.
Ikerketa lana aurrera eraman ahala,zenbait aurkikuntza egin ditu Peñak. Dioenez, Antioko baselizaez da erromaniko estilokoa eta Zumarragako parrokia bera ez da orainarte uste izan den bezala gotikoa. Peñaren ustetan, Antiogotiko garaikoa da eta parrokia aldiz errenazentista, “batetik ezda garai honen aurretiko dokumentaziorik aurkitu eta bestetik, formakez datoz aipatzen diren garaietako estiloekin bat. Ia ziur nago Antioez dela XIV. mendea baino lehenagokoa ”.
Egilea: Asier Zaldua.