
Urtarrilaren 12an aurkeztuko duteofizialki 2011ko Espainiako Vuelta, baina Patxi Mutiloa EuskoJaurlaritzako kirol arloko zuzendariak gaur baieztatu duenez,gutxienez bi etapa egingo ditu Vueltak Hego Euskal Herriko lurretan.Hain zuzen ere, etapa bat Bilbon eta bestea Gasteizen bukatzea daJaurlaritzako arduradunen asmoa, baina oraindik lotzeko dago hori.Etapa hauetako bat, Vueltaren azken aurrekoa eta Bilbo eta Gasteizartean egingo dena, Goierri Garaitik pasako litzateke. Etapa hauirailaren 10ean jokatuko da eta Bizkaian hasi eta Araban bukatukobada ere, Gipuzkoako lurretan barrena pasako da. Etapa, Eibartiksartuko da Gipuzkoan; Elgetako mendatea pasata, Bergara etaAzkoitiatik barrena joango da, handik Goierri aldera hartzeko.Zumarraga eta Legazpitik pasako litzateke, atzera Bizkaia aldera joanaurretik. Espainiako Vuelta 2011ko abuztuaren 20tik irailaren 11rabitartean jokatuko da.