
Gaur arratsaldean ekingo diote LamorousArgixaon Gabon hauetarako antolatu duten egitarauarekin. 16:30eanAitor Garmendiaren argazki erakusketaren inaugurazioa izango da.Gero, Nagusilan elkartearen festa 17:00etatik aurrera gerontologikoanbertan. Antolatutako txapelketen sari banaketa izango da hasteko17:00etan. Ondoren emanaldien tartea izango da; “El Salvador”hiritar zentroko abesbatza, “Mendizaharra” jota taldea eta “Guretxoko” euskal dantza taldea arituko dira.
Asteburura ere luzatuko dira ekimenak.Larunbatean “La gran familia” filma eskainiko da 11:00etan etaarratsaldean, Secundino Esnaola musika eskolako trikitixa eta txistuikasleen kontzertua izango da 17:00etan. Igandean meza ospatuko da10:45ean. Egitaraua Gabonak amaitu bitartean luzatuko da, bazkari etaafari bereziak, musika emanaldiak, bisitak eta askotatiko ekintzakizango dira tarteko.
Argazkia: Lamorous Argixao (artxiboko argazkia)