
”Santiagoraino… 946.220 pauso”izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Fermin Lopetegizumarragarrak. 2010 Done Jakue urtea da, uztailaren 25a, Santiagoeguna, igandearekin egokitu delako. Hori horrela, aurtengoa bereziaizan da Done Jakue bidea egin duten erromes guztientzat. Eta bereziaizan da baita ere, Fermin Lopetegi zumarragarrarentzat. Ate SantuaGabon zahar gauen irekitzen du urtero Santiagoko artzapezpikuak etaaurten zumarragarra izan da ate hori estrainekoz igarotzen lehena.
Hamar bat aldiz egin du LopetegikSantiago Bidea, eta datorren urtean ere beste bi aldiz egingo dueladio. Kirola egiteko asmotan egin zuen lehenengoz 2004an Santiagobidea ”baina hori baina zerbait gehiago dela” konturatu da. Hamarleku ezberdinetatik hasita egin du bidea Lopetegik, Orreaga, Irun,Donibane Garazi, Beasain edo Zumarraga bera izan ditu abiapuntu.Dioenez ”37.000 argazki atera ditut, makina bat pertsona ezagutuditut eta hamaika leku bisitatu. Baina oraindik beste hainbestebizitzeko ematen du Done Jakue bideak”.
Horiexek guztiak hizpide izango ditugaur 19:30etik aurrera ”Santiagoraino… 946.220 pauso”izenburupean eskainiko duen hitzaldian. Zelai Arizti kultur etxeanizango da eta nahi duen guztia dago gonbidatuta.
Argazkia: Fermin Lopetegi Ate Santua igarotzen, Santiagon (utzita)