
Urretxuko Udalak herriko kirolazpiegiturak erabiltzeko bide ematen duen abonatu txartel bakarraatera du. Urte osokoa edo urteko azken hiru hilabeteetarakoa izangoda eta kiroldegiko hainbat zerbitzu eskaintzeaz gain, igerilekurasartzeko aukera ere emango du. Aldiri kiroldegiko zerbitzuaridagokionez, muskulazio, lan anitzeko eta kardiobaskular geletarakosarrera, saunak erabiltzeko aukera eta kantxarako doako sarreraeskainiko ditu abonuak.
Era berean, deskontuak ere ekarrikoditu; jarduera gidatuetan, denboraldi osoko eskola kolektiboetan,ikastaro trinkoetan eta puntualetan, kiroldegiko kantxaren etapilotalekuaren alokairuan eta udako jardueretan. Kiroldegian hasidira 2011. urterako txartelak tramitatzen.
Txartela urte osorako edo urteko azkenhiru hilabeteetarako eskuratu ahalko da. 18 urtetik gorakoek 100 euroordaindu beharko dituzte kirol zerbitzuak urte osoan zeharerabiltzeko eta 30 euro aldiz, azken hiru hilabeteko eperako bada. 18urtera arteko gazteei, jubilatuei, pentsiodunei, ikasleei etalangabetuei 50 euro kostako zaie urteko abonua eta 15 euro aldiz,urteko azken hiru hilabeteetarakoa. Azkenik, familia osoarentzakotxartela ere egongo da, urtean 150 euro eta azken hiruhilekoan 45kostako dena.
Argazkia: spinning klasea Aldiri kiroldegian
Egilea: Aldiri kiroldegia