
Sasieta Mankomunitateko BatzarErrektoreak abenduaren 1ean onartutakoaren arabera, Atez ate bilketasistema eta bilketa mistoa (mankomunitate beraren barruan, bostedukiontzietan oinarritutako bilketa eredua eta Atez-ateko sistemauztartzen dituena) aztertuko ditu Sasieta Mankomunitateak. Azterketa,etorkizunean Sasieta Mankomunitateko eremuan, bi sistema horiek zernolako bideragarritasuna izan dezaketen zehazteko erabiliko dute.
Sasietak jakitera eman duenez,aipatutako azterketa, egungo hiri hondakinen bilketa zerbitzukokontzesioaren epemuga bukatu baino urte bete lehenago egongo daamaituta, ondoren mankomunitateak horrela erabakiko balu, lehiaketaberriaren baldintza pleguak zehazteko oinarri bezala erabili ahalizateko. «Dena den, hori baino lehen, azterketaren emaitzakaztertzeko eta eztabaidatzeko behar adina denbora hartuko dugu».
Lankidetza hitzarmenak
Sasietaren hitzetan azterketa hori«behar bezala gauzatzeko», mankomunitateak erakundeenarteko lankidetza hitzarmenak edo akordioak bultzatuko ditu Atez atesistema eta bilketa mistoa garatuta dauden lekuetako datuak trukatueta aholkularitza teknikoa jaso ahal izateko. Horrez gain, Atez atesisteman eta sistema mistoan ospea duten erakunde independienteen edoadituen kanpoko asistentzia teknikoa kontratatuko du Sasietak.
Azterketa egiten duten bitartean,etxeetako hondakinen zati organiko konpostagarriaren gaikako bilketa,marroi koloreko edukiontzien bidez egingo dute Sasieta Mankomunitateosoan. Horrekin batera, autokonpostaia ahalik eta gehien zabaltzekoasmoa ere badute, «lanketa berezia» eginda.
Jarraipen Batzordea
Sasieta Mankomunitateko BatzarErrektoreak Jarraipen Batzorde bat izendatuko du, berak erabakitzenduen maiztasunarekin aldizka bildu eta aipatutako azterketarengarapenaren jarraipena egiteko.
Bestalde, bilketa sistema edozeinizanik ere, mankomunitatea etorkizunean Udalen ekarpenetan aldagaiberri bat sartzeko aukerak aztertzen hasiko da, herri mailanhondakinen gutxitze, birziklatze eta konpostatze maila etadeusestatzera (zabortegira edo errauskailura) bidalitako hondakinkantitatea kontutan hartuko dituena.
Argazkia: atez ateko bilketa sistema (utzita)